viernes, 13 de abril de 2012

Zu, Zu Eta Zu Berriz Ere


Zer esango nuke gutaz, gauza gehiegi esan daitezke, baina ezin adierazi, hasiera eman dezaket baina ezin amaitu.

Gogoan dut zu ezagutu zintudan eguna eta une hartan zuganako sentitu nuena. Momentu hartan ez nuen jakin zer zen, baina denborak asko irakatsi dit. Zu barik ezinezkoa da bizitza niretzako.

Batzuk, kriston pila maite zaitudala diote, horrela da. Zugan pentsatzen dihardudan orduez gozatu nahi dut, besterik ez, zoriontasuna beti ez baitago eskura, baino ohartu naiz niretzako zoriontasuna izen propio bat daukala, eta hau zure izena da.

Bihotzaren nabarmentasuna, zure alboan bizi ditudan momentuen oroimenak nire barnean, eta zu besarkatu nahiaren desira. Eskutik hartuta zaitut eta zin dagizut ez zaitudala inoiz askatuko, zu niretzako mundu osoa baino gehiago zarelako.

Zu ikusteko esperantzak esnatzen nau, maitasunak jantzi eta itxaropenak zugana narama.

Denbora luze honetan jabetu naiz niretzako maitasunak zure izena daramala, eta berriz leiala izateko, ez dudala inoiz amets honetatik esnatu nahi esan beharra daukat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario