miércoles, 22 de agosto de 2012

Zu Maitia, Zu Bakarrik


Ez dakit noiz ikusiko duzun edo gustatuko zaizun ere ez, hala ere, hau ez da abesti baten hitzak, baizik eta nire bihotzaren istorioa. Zu zara nire istorioa, zu zara irribarrea nire ahoan, mundua mugitzeko gai den bakarra. Zu zara triste nagoenean, alaitzen nauena. Eguzkiaren beroa, ilargiaren dotoretasuna. Itsasoaren lasaitasuna eta ostean, ekaitza.
Ez zaitut betidanik ezagutzen baina betiko ezagutuko zaitudalakoan nago.  Inork ez dit ematen zuk ematen didazun guztia. Inork ez dit ematen egunero, orduro ezta minuturo ere bere bihotza, ezeren truke. Zu zara behar dudana, nahi dudana eta egunak igarotzean, hilabeteak eta urteak pasatakoan, maite izan dudan bakarra. Nire albotik segundu bat ere ez urrundu den bakarra.
Izugarria zara eta ikaragarri maite zaitut pitxin.