Maite zaitut, txotxola. Ez dakizu nola ezta zenbat ere. Ez dira mundu honetan existitzen limiterik ezta barrerarik zugan sentitzen dudan maitasuna bahitu edo txikitu dezaketeenak. Zu zara nire irribarrea eta alaitasuna.
lunes, 3 de septiembre de 2012
Txotxola, Zuretzako
Maite zaitut, txotxola. Ez dakizu nola ezta zenbat ere. Ez dira mundu honetan existitzen limiterik ezta barrerarik zugan sentitzen dudan maitasuna bahitu edo txikitu dezaketeenak. Zu zara nire irribarrea eta alaitasuna.
Zure alboan... zure alboan bakarrik momentu ahaztezinak daude, inoiz beste norbaitekin bizi ezingo ditudanak.
Zergatik?
Zu zarelako guztiok behar duguna, zu zarelako nire eguzkia gau
ilunetan; nire erlojua betebeharrak ditudanean eta nire paradisua,
inolako zereginak ez ditudanean.
Zurekin bizi nahi dut, gaur eta beti.
Zurekin seme-alabak eduki, bizitza bizi... Zure irribarre polit
horrekin; zure begirada garden eta izugarri horrekin eta ni ukitzen
nauten esku txiki horien babespean. Horrela bizi nahi dut. Hori da nire
bizitza ideala, aldaezina. Zu bezala. Zu izugarria zara. Hain
pertsona ona, hain polita, hain... Zuri esan ahal dizudan gauza bakarra
maite zaitudala da. Maite zaitudala baina ez istorioetan pertsonaiak
maite diren bezala edo errealitatean asko maite diren pertsonen gisa.
Maite zaitut historian zehar inolako ipuin edo nobeletako pertsonaiak eta
errealitatean inolako pertsonak maite ahal ezin izan diren bezala.
Zu zara nire etorkizuna. Benetan diotsut maitia :)
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario